Zer da Deustuko Gazte Lokala? / ¿Que es el Gazte Lokal de Deustu?

Zer da Deustuko Gazte Lokala?

Deustuko Gazte Lokala, 1991-tik aurrera Deustuko Merkatu zaharraren eraikinean, auzoko gazte belaunaldi ezberdinek, Deustuko gazteriari autogestioan eta kolektiboan, aisialdi alternatibak eskaini eta euren aldarrikapenei ohiartzuna emateko garatu duten proiektua da.

Eraikina, Deustuko Gazte Lokalaren kokalekua izateaz gain, Deustuko udalaren erabilerakoak izan ziren eraikinen hartean, gaur egun harte iraun duen azken eraikina da.

140 metro ozta ozta gainditzen dituen azalera du eta bitan bereizia dago (zati bakoitzak sarrera bereiziak ditu).

Zati horietako bat nagusiki jaiak, hitzaldiak eta tailerrak antolatzeko eta ohiko bilerek baino leku gehiago eskatzen duten asanbladak burutzeko erabili ohi da.

Beste aldea aldiz, nagusiki eraikinean jarduerak antolatzen dituzten dozena erdi taldeen zein elkar ez zapaltzeko jarduera hauek antolatzeaz arduratzen den koordinakunde edo gestio asanbladaren ohiko bilera lekua da. Zati hau Jai Batzorde edo kuadrilen bilera lekua ere bada (hemen antolatzen dira Deustuko jai eta ihauteriak, ihauterietako zein Olentzeroaren desfileak eta inguru honetako San Juan sua) eta horretaz gain ekoizpen ekolojikodun produktuak banatzeko baliatzen da baita (banaketa hau kontsumo kolektibo baten eta astero burutzen den merkatu baten bidez burutzen da).

Eraikinaren atzekaldean berriz, eraikinak bost etxebizitza komunitaterekin partekatzen duen patio txiki bat dago Gazte Lokalak ortu gisa baliatzen duena.

Nabarmendu beharrekoa da, proiektuak martxan daraman 27 urteetan, eraikinak, konponketak eta mantenimendura zuzendutako lan ugari eta potoloak behar izan dituela (tartean teilatuaren erabateko eraberritzea). Lan hauek sekula ez dira diruz lagunduak izan inongo erakunderen publikoren eskutik. Hala, eraikina egun egoera onean egotearen arrazoia, huts hutsean, jendeak doan egindako lan eskerga izan da.

 

¿Que es el Gazte Lokal de Deustu?

Desde 1991, el Gazte Lokala es el proyecto que numerosas generaciones de jonvenes del barrio han desarrollado en el edificio del Mercado Viejo de Deustu, ofreciendo a la juventud de Deustu, de forma autogestionada y colectiva, alternativas de ocio y un espacio para dar eco a sus revindicaciones.

Ademas de albegar el Gazte Lokala, el edificio del Mercado Viejo de Deustu, es el unico edificio de uso municipal de la extinta anteiglesia de Deustu que ha perdurado hasta el dia de hoy.

Cuenta con una superficie que escasamente supera los 140 metros y que se encuentra dividida en dos partes con accesos diferentes.

Una de las partes en las que se divide, se destina pricipalmente a la organización de fiestas, charlas, talleres y asambleas que requieran de mas espacio que las reuniones habituales.

La otra parte en la que se divide el edificio, esta destinada principalmente, a las reuniones que realizan la media docena de grupos que desarrollan actividades en el lokal y por la coordinadora o asamblea de gestión que procura que estas actividades no se solapen. Esta parte, es también, el lugar de reunión de la comisión de fiestas y de las cuadrillas (organizandose aquí las fiestas y carnavales de Deustu, el desfile de carnavales y de Olentxero y la hogera de San Juan de esta zona), ademas esta zona, se emplea para la distribución de productos ecologicos (esta distribución se lleva a cabo por un colectivo de consumo y mediante la organización de un mercadillo semanal).

Por otra parte, tras el edificio,  hay un pequeño patio interior que comparte con cinco comunidades de vecinos y que es empleado como huerto urbano por el Gazte Lokal.

Cabe mencionar que en los 27 años que lleva este proyecto en marcha el edificio ha requerido de importantes reparaciones y trabajos de mantenimiento (entre otras de la renovación total del tejado). Estas reparaciónes nunca han contado con ninguna suvención ni ayuda de ninguna institución publica. Hallandose el edificio en buen estado unicamente gracias al trabajo voluntario.

 

 

Lotutako berriak / Noticias relacionadas:

-Deustuko Gazte Lokalaren Historiaren errepasoa (Info 7-n)

Advertisements
%d bloggers like this:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close