Zergatik defendatu Gazte Lokala? / ¿Por qué defender el Gazte Lokala?

 

Zergatik Defendatu Deustuko Gazte Lokala?

 

1-Eraikinaren balio historikoarengatik:

Deustu, udalerri izan zenean, erabilpen munizipala izan zuten eraikinen artean, biziraun duen azken eraikina da (honek balio historiko zein sinboliko nabarmena ematen dio). Zaharra izan arren, egoera honean dago, oso erabilia delako eta erabiltzen duten auzokideek, behar izan dituzten konponketak euren gain hartu dituztelako (besteak beste, teilatu osoaren eraberritzea).

Deustuko udalak eraiki zuen eraikina eta hasiera batean Deustuko Udalak kudeatu zuen arren, Desutuko udala desagertzean, Bilboko udalak bereganatu zuen eraikinaren kudeaketa. Eraikina denborarekin hutsik eta erabilera gabe geratu zen, hala, eraikinaren egoera kaxkartuz joan zen Gazte Lokala bihurtzeak joera honi buelta heman zion harte.

Egun zaharra izan arren egoera onean dago eta Deustuarrei irekita egoten jarraitzen du (eraiki zenetik erabilera publikoa mantendu du).

Hainbat artxibo kiskali izanaren eta eraikin berriak eraikitzeko zaharragoen eraisketaren ondorioz, oso informazio eta aztarna gutxi geratu dira Deustu udalerri izan zen garaitik. Honek eraikuntza txiki eta berezi honen esangura historikoa areagotu du.

Bestetik, Gaindegia behategiaren arabera, Deustun dauden 20.000-tik gora etxebizitzen artean 2.000-tik gora hutsik daude. Hutsik dauden etxebizitza guzti hauetaz gain, etorkizun hurbilean, Deustuko Erriberan beste 4.500 etxebizitza eraikitzea aurreikusia dago.

Eraikin hau, egun, Deustu Udalerri independiente izan zela gogorarazten digun bakarra izanik eta egun betetzen duen funtzioa beteta. 8 etxebizitzarengatik ordezkatzeak ez dugu uste interes publikoari erreparatuz inongo sentsurik duenik.

Horretaz gain, aipatu beharrrekoa da baita, egungo eraikina, aurretik Deustuko hilerri zaharra izan zenaren gainean eraiki zela. Hala, eraikuntza berri bat eraikitzeko, azpian duen lurra mugiarazteak, hilerri horrek bere baitan hartu zituen gorpuetako batzuen agerpen eta suntsiketa suposa lezake.

 

2-Egun duen eta azken 27 urteetan Deustuko Gazte Lokal gisa izan duen erabilerarengatik:

Deustuko Merkatu zaharraren eraikina, Gazte Lokal bilakatu zenetik, hainbat elkarte eta taldek baliatu dute (besteak beste, aisialdiarekin, zein arlo sozial eta kulturalarekin lotutako jarduerak burutzeko).

Urte luze hauetan, talde eta elkarte hauek beste inon burutzerik ez zituzten jarduerak garatzeko aukera izan dute Gazte Lokalean.

Egun, Deustuko herri mugimenduak zein Deustuko hainbat elkartek, beren jarduera garatzen jarraitu ahal izateko, espazio hau, erabilera kolektibora bideratua egoten jarraitzeko beharra dute.

Bertan dohako hamaika jarduera burutzen dira. Antzezlan, hitzaldi, eztabaida eta erakustaldiak burutu ohi dira zein mota ezberdinetako taller eta ikastaroak antolatu (photoshop-a, txalaparta, serigrafia, zumba… ) guzti hau hamaika talde eta elkartek antolatua.

Espazio hau betidanik Deustun antolatu diren ospakizun zein era askotako ekimenen sustrai izan da. Dozena erdi talderen oihiko bilera gune da eta beste horrenbeste taldek maiztasunez baliatzen dute.

Uneoro irekia dago auzoko taldeei eta bertan biltzen dira Deustuko Jai Batzordea zein kuadrilak. Hala, lokal honi esker, Deustun olentzeroren desfilea, ihauteriak, lokalraren inguruko San Juan ospakizunak, Deustuko jaiak zein beste hainbat jarduera gauzatzeko aukera dago.

Honi guztiari esker eraikin berezi honek gaur egun harte iraun du eta Deustuk ez du erabat galdu herri zenetik datorkion izaera herritar eta komunitarioa.

 

3-Bere ingurunea eraberritzen lagundu duelako:

Orain dela 27 urte, gazte batzuk, Deustuko Merkatu zaharraren eraikina okupatu eta Gazte Lokal bihurtu zutenean. Eraikina erabilera gabe zein abandonatua topatu zuten eta bere ingurunea heroina salmenta gune bilakatua. Gazte Lokaleko jenteak, ingurunetik heroina saltzaileak uxatu zituen (gunea bizituz) eta eraikina zein honen teilatua eraberritu zituen (horretarako soilik boluntarioki eskaini zen jendearen lana baliatuz eta sekula udalaren inongo laguntzarik jaso gabe). Gerora, eraikinaren ostean zegoen zabortegia ortu bilakatu zuten eta udalarekin hitzartutakoari jarraiki lokala behar bezala zaindu eta mantendua izan da, eta beraz, zaharra izan arren egoera honean dago egun.

 

4-Soilik jendearen babesari esker lortu daitekeelako proiektua mantentzea:

Egungo udal gobernutik, espazio autogestionatuei dagokienez, Deustuko Gazte Lokala, behin baino gehiagotan eredugarritzat aipatu den arren. 2017ko Irailetik aurrera, udalaren aldetik jarrera aldaketa bat egon da. Honen aurrean, uste dugu, soilik, Deustuarron babesaren eta inplikazioaren bidez lor genezakela udalaren jarrera aldaraztea, eta honek, proiektuak aurrera jarraitzea ahalbidetzea. Hori dela eta, Deustuarrok, Deustuarrontzako garatutako proiektu honi, babesa helarazteko gonbitea luzatzen dizuegu.

 

 

¿Por qué defender el Gazte Lokala de Deustu?

 

1-Por el valor historico del edificío

Actualmente, es el último edificio que queda en pie, de los que tuvo uso municipal en lo que fue la anteiglesia de Deustu (lo que le otorga un valor historico sinbolico importante). A pesar de su antiguedad, se encuentra en buen estado, se le da mucho uso y las y los vecinos que lo utilizan, han realizado, las reparaciones que ha ido requiriendo (entre otras, la renovación de todo el tejado).

En un principio construido y gestionado por el Ayuntamiento de Deustu y posteriormente por el ayuntamiento de Bilbao (quedo en desuso y se fue deteriorando hasta que la conversión en Gazte Lokal revirtió este paulatino deterioro).

En la actualidad se encuentra en buen estado y sigue abierto a la jente del barrio pese a su antiguedad (manteniendo el uso publico que ha tenido desde que se construyo).

Debido al incendio de diversos archivos y a la demolición de viejos edificios, para la construcción de nuevos, ha quedado muy poca información y casi ningun vestigio de lo que fue el municipio de Deustu. Dotando este hecho, de mayor significado historico a esta pequeña y singular edificación.

Por otro lado, segun los datos que aporta el Obsevatorio Gaindegia, entre las mas de 20.000 viviendas que hay en Deustu, mas de 2.000 estan vacías. Ademas de todas estas viviendas vacias, durante los proximos años, se proyectan construir otras 4.500 en la zona de la Ribera de Deustu.

Siendo este edifio, el único que recuerda, que en el pasado Deustu fue un municipio independiente y cumpliendo la función que cumple en la actualidad. No creemos, que obedezca al interes publico, sustituirlo por 8 viviendas.

Cabe mencionar tambien, que este edificio se construyo sobre lo que previamente habia sido el viejo cementerio de Deustu. Por lo que remover la tierra sobre la que se erigío, podría acarrear, la aparición y profanación de parte de los cuerpos que este cementerio albergo.

 

 

2-Por el uso que tiene y ha tenido durante los últimos 27 años como Gazte Lokal:

Desde que el Edificio del Antiguo Merkado de Deustu se convirtio en Gazte Lokal, a sido empleado por numerosas asociaciones (culturales, sociales y de tiempo libre, entre otras).

Durante todos estos años, estos grupos, han desarrollado en el Gazte Lokal actividades que no han tenido la opción de desarrollar en otro sitio.

A día de hoy, el movimiento popular de Deustu y una parte importante del movimiento asociativo, tiene una enorme necesidad de mantener este edificio para usos colectivos.

En el se organizan infinidad de actividades gratuitas. Se han organizado, desde teatros, charlas, coloquios y exposiciones, hasta, diversos tipos de cursillos y talleres (photoshop, txalaparta, serigrafia, zumba… ), todo ello, por infinidad de grupos y asociaciones.

Este espacio siempre ha estado en el centro de las celebraciones y eventos de todo tipo que se han organizado en Deustu. Es lugar de reunión habitual de media docena de grupos y otros tantos lo usan frecuentemente.

Esta permanentemente abierto a los grupos del barrio y en el se reunen la comisión de fiestas de Deustu y las cuadrillas. Por lo que hace posible el desfile de Olentzero, los carnavales de Deustu, las celebraciones de San Juan de los alrededores, las fiestas de Deustu y muchas otras actividades que se organizan en Deustu.

Todo esto a contribuido a que se haya mantenido el edificio y a que Deustu no haya perdido del todo su componente popular y comunitario.

 

3- Porque ha contribuido a la mejora del entorno:

Hace 27 años, cuando unos jovenes ocuparon el edificio del Mercado Viejo de Deustu y lo convirtieron en Gazte Lokal. El edifició, se encontraba en desuso y abandonado y sus alrededores se habían convertido en un punto de venta de heroína. Desde el Gazte Lokal se espanto a los vendedores de heroína de la zona (dandole vida) y se rehabilito tanto el edificio como su tejado (empleando para ello únicamente el trabjo de la jente que voluntariamente se animo a apoyar el proyecto y sin contar nunca con ninguna ayuda del ayuntamiento). Posteriormente, se convirtio en huerto el vertedero que había tras el edificio, acabando con todo tipo de plagas y siguiendo el pacto que se alcanzo con el Ayuntamiento el Lokal se ha cuidado y mantenido, por lo que se encuentra en buen estado.

 

4-Porque solo con el apoyo de la jente podra mantenerse el proyecto:

Aunque desde el actual gobierno municipal, reiteradas veces, se ha mencionado el Gazte Lokal de Deustu, como ejemplo y modelo en lo que se refiere a espacios autogestionados. Desde Septiembre de 2017 se ha producido un cambio de postura al respecto, por lo que creemos, que solo con el respaldo y la implicación de la jente de Deustu es posible que el ayuntamiento rectifique su actual postura y permita que el  proyecto siga adelante. Por ello os invitamos a dar vuestro apoyo a este proyecto hecho por y para el barrio.

Advertisements
%d bloggers like this:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close